XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baina, baina... Nora zoazte?- galdetzen zuen Alaitzek.

Alferrik ordea, inork ez bait zion erantzuten. Neskatoak, hala ere, jakinmina eutsi ezinik, joan egin zen begirada bat botatzera.

Guztiak serio-serio zeuden. Lagunetako batek, norbait ote zetorren begiratzen zuen bitartean.

Alaitz erdi-beldurturik eta oso urduri zegoen. Baina halako batean, Olatz izeneko neska batek, metxero gorri bat atera zuen poltsikotik. Alaitz orduan, negarrez hasi beharrean zegoen. Olatzek metxeroa piztu bitartean, Idoiak kaxa txiki bat atera zuen.

- Oh ez, zigarro kaxa bat da!!!! -pentsatu zuen Alaitzek.

Alaitz oso momentu txarrean aurkitzen zen. Guztiak erre eta erre ari ziren. Bata bestearen atzetik.

20 bat minutu pasatutakoan, Idoiak esan zion Alaitzi:

- Benga Alaitz, animatu zaitez! Izugarrizko zapore ona dute eta oso osasuntsuak dira! Baietz?

- Baiii... !-esan zuten denek.

- Ez, ez, eskerrik asko, baina ez dut nahi. Ez mesedez, ez.

Horrela aritu eta gero, denek begirada txar bat bota zien eta gero erretzen jarraitu zuten.

Eguardian, Alaitzek, guztia kontatu zien gurasoei.

Hauek irakasleei eta erretzaileen gurasoei dena esan zien. Eta horrela, erretzen zuten guztiak, beno, ia guztiak, erretzeari utzi zien.

Zeren Idoiak, gaixotasun larri bat hartu eta hil egin zen. Baina, hor non entzuten den tirrrr-tirrirrrinnn hots bat.

Alaitz segituan esnatu zen bere ametsgaiztotik.

Noski, despertadorea zen pentsatu zuen Alaitzek.

Eta segituan jantzi eta gosaldu zuen. Baina oso urduri zegoen.

Ez bait zekien egun hura, ametsetakoa bezalakoa izango ote zen. Ezetz espero.